Ficus carica da latinez pikondoak jasotzen duen izena. Pikua, izatez infloreszentzia bat da; barnealdea ehundaka loretxo txikiz osatua du. Loretxo guzti horiek ernaltzeko, ordea, liztor txiki batek pikuaren barruan sartu eta beste pikondo batetik ekarritako polena zabaldu behar du. Gero, piku barneko loretxoak ernalduko dira eta hazi berriak sortu. 

Pikuaren metaforak adierazten du ongien espazio honen zentzua. Baitan ditugun loreei garatzeko sostengua eta aukera eskaini nahiko nieke; liztor lana egin nahiko nuke, baliagarri izan dakizukeen polena eskaini, baitan duzuna ernaldu eta mundura ekartzeko.