Kaixo,
Aloña dut izena, Gipuzkoako herri txiki batean jaioa naiz, basoz inguratutako etxe batean. Txikitatik barne mundua izan dut sorkuntzarako gaia, gorputza berriz, nahiko askea eta hezigaitza. Etxean gurasoek larre eta zelaiak zaintzen lana egin behar zutela eta, ordu asko igaroa naiz nire baitako munduan, nire baitako pentsamenduetan; hala, isiltasuna eta liburuak aspalditik ditut lagun, baita imajinazioa ere. Horri eskerrak, hainbat dira jorratu ditudan gaiak, eta ikasi ditudan kontuak.
Unibertsitate mailan Psikologia zein Erizaintza Graduak amaituak ditut. Gero, Astrologia, Tarota, Reikia eta Yoga ere landu ditut. Halere, eta tituluak izateaz harago, gustuko ditudan gauzen zerrenda bat oparitu nahi dizut. Nire ustez, inork agintzen ez didanean egitea maite dudan horrek definitzen bainau ongien.
Gustuko dut poesia irakurtzea.
Gustuko dut tokian tokiko historia ezagutzea.
Gustuko dut aske dantzatzea.
Gustuko ditut besarkadak.
Gustuko ditut basoak.
Gustuko dut hego-haizea.
Gustuko dut egunsentia.
Gustuko dut patata tortila jatea.