ZERTAN DATZA
Bukatu berri den edo bukatzear duzun urtean bizitakoaren inguruan hausnartu ostean, hasi berri duzun edota hastear zauden urte berrian aurkeztu dakizkizukeen erronken inguruan mintzatzea proposatzen dizut. Horrenbestez, eguzki bira bakoitzean sortzen den gutun astralaren goranzkoak (aszendenteak) hastear zauden urtean ekar diezazkizukeen erronkak azaldu nahiko nizkizuke, baita sortu berri den kartan eguzkiak duen kokapenaren garrantzia aurkeztu ere. Beste planeta guztiek hartzen duten zeinua eta kokapena ere aipatuko nizkizuke, denek baitute euren garrantzia eta tokia azterketan.
Saioan zehar eguzki biraren azterketa orokorra egingo baldin badugu ere, zuk interesgarri edota garrantzitsu deritzozun atalen bat sakonago lantzeko aukera ere zure esku jarri nahiko nuke.
Saioa, internet bidez den kasuetan, grabatuta geldituko da. Bestalde, eta izan internet bidez edota aurrez aurre, amaitu eta berrogeita zortzi orduko epearen baitan, saioan landutako puntu garrantzitsuenak biltzen dituen dokumentu bat bidaliko dizut zuk proposatutako helbide elektronikora.
EGUZKI BIRA
90€
(Ordu eta erdiko saioa)
hitzordua eskatu