ZERTAN DATZA
Zu eta zuk maite duzun norbait elkarreraginean zaudetenean sortzen den dinamika emozionala aztertzea proposatzen dizut saio honetan. Bertan, hasteko, gutun astral bakoitza indibidualki lantzea proposatzen dizut; funtsezko elementuen azterketa bat egin, bakoitzaren planeten kokapenak ezagutu eta, amaitzeko, norberaren baitan planeta horiek duten elkarreraginaren inguruan hausnartu nahiko nuke. Horren ostean, indibidualki landutako gutun astralak batuko ditugu bien artean sortzen diren amankomuneko puntuak eta erronkak aztertzeko, baita bien artean sortzen diren banakoaz gaindiko dinamika berriei ere tokia egiteko. Oro har, saioak zuen indarguneetan ardaztea du helburu, eta bion ongizatea bermatzeko lagungarri izan dakizkizuekeen tresnak eskaintzea.
Saioak zu eta zure gertukoa denaren arteko dinamika orokorra azaleratzea helburu baldin badu ere, saioak irauten duen bitartean zuen harremanaren atal jakinen batean sakontzeko aukera ere zure eskura jarri nahiko nuke.
Saioa, internet bidez den kasuetan, grabatuta geldituko da. Bestalde, eta izan internet bidez edota aurrez aurre, amaitu eta berrogeita zortzi orduko epearen baitan, saioan landutako puntu garrantzitsuenak biltzen dituen dokumentu bat bidaliko dizut zuk proposatutako helbide elektronikora.
ELKARREKIKOTASUNA
135€
(Bi ordu)
hitzordua eskatu