ZERTAN DATZA
Saioak irauten duen ordu eta erdian, funtsezko elementuek (sua, lurra, haizea, ura) zure gutun astralean duten presentziaren inguruko hausnarketa bat eskaini nahiko nizuke hasteko; ondotik, zure planeta pertsonalek eta transpertsonalek zodiakoaren zirkuluan duten antolamendua azaltzea izango nuke helburu. Halaber, planetek euren artean duten harremanaren inguruko informazioa ere eskaini nahiko nizuke; zugan bizi diren funtzio psikologikoek, ezinbestean, elkarreraginean jardun behar dutenez, hala dihardutenean sortzen diren indarguneei zein ahulguneei argia egiten lagundu nahiko nizuke. Horren ostean, etorkizun hurbilean lagungarri izan dakizkizukeen pausoak emateko hainbat ideia edota proposamen landu nahiko nituzke zurekin batera.
Zure gutun astralaren azterketa orokor bat eskaintzeaz gain, saioak irauten duen bitartean zure kartan garrantzitsua deritzozun edozein atal sakonago lantzeko aukera ere zure eskura jarri nahiko nuke.
Saioa, internet bidez den kasuetan, grabatuta geratuko da. Bestalde, eta izan internet bidez edota aurrez aurre, amaitu eta berrogeita zortzi orduko epearen baitan, saioan landutako puntu garrantzitsuenak biltzen dituen dokumentu bat bidaliko dizut zuk proposatutako helbide elektronikora.
GUTUN ASTRALA
90€
(Ordu eta erdiko saioa)
hitzordua eskatu