ZERTAN DATZA


Ezbaian zaudela baderitzozu, edozein dela ere zalantza edota kezka eragiten dizun gertaera, Psikologiako zein Erizaintzako ikasketek eskaini didaten hori jarri nahiko nuke zure eskura; biok, elkarrekin, egoerari irtenbide bat bila diezaiogun, patxadaz eta argitasunez. Irtenbideak, jakinik, anitzak izan daitezkeela, eta, sarri, bat-batekoak baino, denbora, sosegua eta konpromezua eskatzen dutela. 

Ordubeteko saioan, zuri arduratzen dizun horren inguruan mintzatzea proposatzen dizut, eta, bion artean, egoeraren baitan zure ongizatea bermatzen lagun diezazukeen bidea edota erabakia zein den hausnartu. 

Saioen aldizkakotasuna zure eskura utzi nahi dut, zuk erabaki dezazun zenbatean behin nahi duzun nirekin elkartu, edota zenbatetan. Saioetan hitza izango dugu lanketagai nagusia; hitzaren bitartez, gogamena eta emozioak landu daitezkeela uste baitut. Halere, isiltasuna, arnasketa eta gorputza lagun izango ditugu uneoro, hitzak, gorputzaren isiltasunetik eta bere esperientziatik eratorriak izan behar baitira antzuak izango ez badira. 

Saio hauen ostean ez da, orokorrean, dokumenturik entregatuko. Halere, saioan zehar irakurketaren bat gomendatzea gerta daiteke, eta, hori dela eta, proposatutako helbide elektronikora baliagarri izan dakizukeen dokumentu edota informazioren bat bidaltzea. 

Oro har, saio hauek ez dira grabatuta geratuko. 


SOSTENGUA ETA GIDARITZA
60€


(Ordubeteko saioa)



hitzordua eskatu